Prensa Internacional: ESPAÑA

 

 

 

TOLOSALDEKO

ETA LEITZALDEKO

HITZA INFO 

Euskadi y Euskal Herria


http://tolosaldea.hitza.info 


País Vasco, España

 

KULTURA


 

«Bestearengan pentsatzeari uztean, bestea mehatxu bezala ikusten da»

 

2010 . 12 . 14

Nork Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza

 

 

 

Título original en euskera (Vasco): "Bestearengan pentsatzeari uztean, bestea mehatxu bezala ikusten da"


Traducción: En proceso...

 

 

 

El Nica antzezlana bakarrizketa bat da. Teatro La Polea taldeko Cesar Melendez aktoreak antzezten du. Eskualdera etorri da Mundu bat Tolosaldean egitasmoaren baitan obra antzeztera. Berarekin batera Cristina Bruno taldekidea izan da, teknikari lanetan. Alegian zein Tolosan egin dituzte emanaldiak eta eskualdetik kanpo ere bai, Hernanin. Nikaraguatik Costa Ricara joan den etorkin baten istorioa kontatzen da obran. Hain justu, Mundu Bat Tolosaldea egitasmoko antolatzaileen gonbitea jaso zuten, immigrazioa hainbat herrialderen artean gertatzen dela ezagutarazteko asmoarekin.


 

 

Antzerki mota jakin bat egiten duzue, gizarte-mezu bat emateko asmoz. Nola definituko zenuke?

 

 

 

Taldea sortzerakoan ikusi genuen Ertamerikan ez zegoela esperientzia handirik bakearen
inguruan egindako antzerkian. Bakea ulertuta ez isilik geratzearekin eta arazoetan ez sartzearekin, baizik aukera bat bezala komunitateari gogorarazteko historian zehar eskuratu ditugun eskubideak errespetatuak izan behar direla. Gu saiatzen gara gauzak erakusten dituen eta komunitatearentzat eskuragarria den antzerkia egiten.

 

 

 

Antzerki mota jakin bat egiten duzue, gizarte-mezu bat emateko asmoz. Nola definituko zenuke?

 

 

 

Taldea sortzerakoan ikusi genuen Ertamerikan ez zegoela esperientzia handirik bakearen
inguruan egindako antzerkian. Bakea ulertuta ez isilik geratzearekin eta arazoetan ez sartzearekin, baizik aukera bat bezala komunitateari gogorarazteko historian zehar eskuratu ditugun eskubideak errespetatuak izan behar direla. Gu saiatzen gara gauzak erakusten dituen eta komunitatearentzat eskuragarria den antzerkia egiten.

 

 

 

Eta nola sortu zen antzezlana egiteko ideia?

 

 

 

Cristinak hezkuntzan egiten zuen lan eta komentatu zidan haur txikiek nica hitza erabiltzen zutela elkarri iraintzeko. Costa Rican nikaraguarrei nica deitzen zaie eta haurrek hitz hori erabiltzen zuten tonto edo ezjakin esateko besteei. Eta hori jendartean  erabiltzen zutela, jakin gabe hitza nondik zetorren. Noski, helduek erabiltzen dutelako erabiltzen dute. Ni Nikaraguan jaiotakoa naiz eta lau urte nituela joan nintzen Costa Ricara bizitzera. Pentsatzen hasi ginen zer egin genezakeen horren aurrean eta antzezlana sortu genuen. Ikusten genuen oso kaltegarria zela kalean zehar ibili eta hormetan «etorkinak kanpora, nicak kanpora» bezalako pintaketak aurkitzea.

 

 

 

Costa Rican immigrazio tasa handia al dago?

 

 

 

Costa Rica hartu izan da azken urteotan proportzionalki munduko immigrazio handiena jaso duena bezala. Zonaldean krisiren bat izan denean askorek pentsatzen dute Costa Ricara joatea. Izan ere, armadarik ez du orain dela 50 urtetik eta askotan jendeak emigratzen du indarkeria sufritzen duelako. Horregatik pentsatu genuen, bizitzen ari garen memento historiko honetan eginbeharreko ariketa artistikoa zela obra hori gauzatzea.

 

 

 

Nola ikusten duzu immigrazio fenomenoa?

 

 

 

Immigrazioa ez da bakarrik ikusi behar herrialde batetik beste batera egiten den mugimendua bezala. Etorkina izan daiteke herrialde baten baitan, herri batetik beste batera edota familia baten baitan. Bestearen kontzeptua funtzionatzen hasten da zure buruan pertsona bakarra zarela finkatzen zoazen heinean. Orduan berekoia izaten hasten zara. Pentsatzen dudanean bizitza nire inguruan biraka dagoela eta besteak nire zerbitzura egon daitezkeela, nire baitan pentsatzen dudanean bakarrik eta bestearengan pentsatzeari uzten diodanean, bestearen kontzeptua gutxietsi egiten dut, bestea mehatxu bat bezala ikusten dut.

 

 

 

Nola hartu dute ikusleek antzezlana?

 

 

 

Esan nahiko nuke obrarekin barne lana egitea bultzatu nahi dugula. Ez da obra bat non ikuskizuna kanpoan gertatzen den. Ikuskizuna, bidaia, barnekoa da eta horretarako ikusleak bere buruari baimendu behar dio lan hori egitea. Hau esanik, adibidez, emakume adindu bat atera zen emanaldietako batean eta aretoko arduradunari esan zion aktoreari azaltzeko joan beharra zuela, korapiloa zuela bere barnean eta ezin zuela jarraitu ikusten. Beste batzuetan korapilo hori askatu egiten da, normalean negarraren bitartez. Beste adibide bat costarricar batena da. Orain hiru urte, Costa Rican bertan ikusi zuen, ikaslea zela, eta ez zuen beste munduko ezer sentitu. Orain etorkin bezala ikusi duenean, beste modu batera iritsi zaio antzezlana.

 

 

 


Etiketak: AlegiaantzerkiaCesar MelendezCosta RicaEl NicaimmigrazioaMundu bat TolosaldeaNikaraguaTeatro La Poleatolosa

 

 


© Tolosa Herria Hedabideak, S.M.

 


Araba Etorbidea 5, atzea, 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 655 695 - Faxa 943 650 018 - E-posta: tolosaldean@hitza.info